XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) Munduko energiaren kontsumo osoa l972. urtean 56.10ampsup12; kW.h izan zen, hau da 22.000 kmampsup2; desertuko lurraldeak urtero hartzen duen energia eguzkitiarra.

Beraz, munduan kontsumitzen den energia Lurrak hartzen duenaren 0.005%-a besterik ez da.

Edo bestela esanda.

Lurrak hartzen duen energia, guk kontsumitzen duguna baino 20.000 aldiz handiago da, zeren Lurrak urtean l0ampsup18; kW.h hartzen bait du.

2.l.2 Neurgailuak. Etorkizunerako beharrak.

Eguzkiaren irradiazioa neurtzen duten neurgailuak, normalki ez daude behatoki guztietan; aldiz, gutxitan aurkitzen dira.

Estatu Batuetan, esate baterako, 85 behatoki soilik daude honelako neurgailuekin, eta zer esanik ez, beste nazioetan askoz ere guttiago daudela.

Gainera, errorea 10% baino handiago izaten da.

Beraz, gaur egun dauden behatokiak eta neurtzen dituzten datuak, ez dira nahikoak, eguzki-energiaren programa praktiko bat aurrera eramateko.

Horregatik, lehen ikusitako mapak ez dira oso zehatzak.

Askotan, horietan bilduriko datuak ezin zaizkie aplikatu alboko herrialdeei, zeren kontutan hartu behar dira bertako mikroklimak.

Hurrengo mapetan eguraldia goibelduta dagoenean heltzen den irradiazio eguzkitiar osoa adierazten da.

Kontutan har, Euskal Herriko latitudea 42ampdeg;43ampdeg; dela.

5. eta 6. irudietan ikus dezakegunez, irradiazio-desberdintasuna dago neguaren eta udaren artean.

Zenbaki horik superfizie horizontalentzat harturik daude; baina superfizie batzutan energia handiagoak bilduko genituzke superfizieren unitateko.

Garbi dagoenez, galerak handiagoak dira superfizie horizontaletan superfizie inklinatuetan baino, iparraldera hurbiltzen garen neurrian, Ipar-Hemisferioan, eta hegoaldera hurbiltzean Hego-Hemisferioan.